Sally! filmak 70eko eta 80ko hamarkadetako Estatu Batuetako mugimendu feminista lesbikoko aitzindaria izan zen Sally Gearhart aktibista, irakasle eta idazle karismatikoaren bizitza eta legatua nabarmentzen ditu. Filmak zintzoki eta konplexurik gabe jorratzen ditu Sallyren kontraesanak, ikonoklasia eta hura bezalako bozeramaileen eta halabeharrez kolektiboak diren eta eraldaketa sozialerako defendatzen dituzten mugimenduen arteko harreman konplexua.
Sally! pone de relieve la vida y el legado de Sally Gearhart, una carismática activista, profesora y autora, pionera del movimiento feminista lésbico estadounidense de los 70 y 80. La película aborda con honestidad y sin complejos las contradicciones de Sally, la iconoclasia y la compleja relación entre portavoces como ella y los movimientos de cambio social que defienden, que son necesariamente colectivos.