golem
esp
  golem distribucion entrar

  Golem Distribución
sigue a golem distribucion en facebooktwittercanal youtube de golem distribucion
esp
esp
Volver a Inicio 
espAlice Zinema (Golem Baiona)
Alice Zinema (Golem Baiona)
Descargar programa
esp esp
Lugar: Golem Baiona
Fechas Del 27/12/2021 al 13/01/2022
 
sp

Horario proyecciones del Lunes 10 al Jueves 13: 20:00h.

ENTRADA GRATUITA

(RECOGER EN TAQUILLA)

 

Golem presenta ALICE ZINEMA, una innovadora acción de mediación cultural que adopta la forma de festival no competitivo bajo el paraguas de ALICE GUY, primera persona en dirigir cine narrativo y primera mujer en fundar su propia productora, y borrada de la historia durante décadas.  Desde GOLEM pretendemos de este modo acercar a la ciudadanía a las salas de cine de una manera atractiva, dinámica, colaborativa y enriquecedora, través de una serie de talleres, sesiones especiales con coloquios y una exposición, que tendrán lugar desde el 27 de diciembre de 2021 hasta el 13 de enero de 2022, en los cines GOLEM BAIONA y GOLEM YAMAGUCHI, con Alice Guy como madrina.

El festival constará de sesiones educativas matinales y proyecciones especiales por las tardes, abiertas al público general, que podrá asistir previa retirada de invitación. Además, se podrá visitar la interesante exposición titulada “Hijas de Alice Guy”, comisariada por Pedro Toro para el Festival de Cine de Alcalá. Constará de tres partes, distribuidas en tres espacios: GOLEM BAIONA, GOLEM YAMAGUCHI y BIBLIOTECA YAMAGUCHI, colaborador del festival. En el bar de los cines se podrá ver una serie de carteles, en los que un grupo de ilustradoras y escritoras cinematográficas, reinterpreta la historia del cine si Alice Guy y sus contemporáneas hubieran ocupado un lugar de igualdad. En la Biblioteca Yamaguchi se podrá leer un fanzine sobre la vida de la intrépida cineasta. Y por último, en Golem Baiona se proyectará una selección de piezas audiovisuales de pioneras del cine, comisariada por el prestigioso Women Film Pioneers Project de la Universidad de Columbia.

Gracias al apoyo económico del programa Innova impulsado por Fundación Caja Navarra y Fundación La Caixa, la participación en esta acción podrá ser de carácter gratuito, garantizando así una inclusión social real. Asimismo, InnovaCultural aporta apoyo en otros tres ejes centrales: formación para proporcionar herramientas prácticas de gestión y generar espacios de reflexión; mediación, a través de un equipo especializado; y visibilización de la contribución de los objetivos sostenibles marcados por la ONU en la Agenda 2030.

 

Gracias por ayudarnos a mejorar participando en esta breve encuesta de satisfacción

------------------------------------------

 

Golemek ALICE ZINEMA aurkezten du, ALICE GUY zinemagilearen inguruan antolatutako kultura-bitartekaritzako ekintza berritzailea, lehiaketarik gabeko jaialdia. Guyk inork baino lehen zuzendu zuen narrazio-zinema, eta bere ekoiztetxea sortu zuen lehen emakumea izan zen. Hala ere, historiatik ezabatuta egon da hamarkadatan.  GOLEMetik, herritarrak zinema-aretoetara hurbilarazi nahi ditugu, modu erakargarri, dinamiko, parte-hartuzko eta aberasgarrian. Horretarako, lantegiak, zinema-saio bereziak eta solasaldiak, eta erakusketa bat antolatu ditugu. 2021eko abenduaren 27tik 2022ko urtarrilaren 13ra egingo dira, GOLEM BAIONA eta GOLEM YAMAGUCHI zinema-aretoetan, Alice Guy amabitxi dugula.

Jaialdian, saio hezigarriak egingo dira goizetan eta proiekzio bereziak arratsaldeetan, jendarte zabalarentzat, eta horietara joan nahi duenak gonbidapena jaso beharko du aurretik. Gainera, «Hijas de Alice Guy» erakusketa interesgarria ikusteko aukera egongo da. Pedro Toro komisarioak Alcaláko Zinema Jaialdirako prestatutako erakusketa da. Hiru zati izango ditu, beste horrenbeste gunetan banatuta: GOLEM BAIONA, GOLEM YAMAGUCHI eta jaialdiaren laguntzaile den YAMAGUCHI LIBURUTEGIA. Zinema-aretoetako tabernan zenbait kartel egongo dira ikusgai. Horietan, zinemako emakume ilustratzailez eta idazlez osatutako talde batek bestelako zinemaren historia irudikatu du, Alice Guyk eta haren garaikide izan ziren emakumeek berdintasunezko lekua izan zutela imajinatuta. Yamaguchi liburutegian zinemagile ausart horren bizitzari buruzko fanzinea irakurtzeko aukera izango da. Eta, azkenik, Golem Baiona aretoetan, zinemako emakume aitzindarien ikus-entzunezko piezak erakutsiko dituzte. Columbiako Unibertsitateko Women Film Pioneers Project egitasmo ospetsua da erakustaldi horren komisarioa.

Caja Navarra eta La Caixa fundazioek sustatzen duten Innova programaren laguntza ekonomikoari esker, ekintza doakoa izango da, benetako gizarte-inklusioa bermatzeko. InnovaCulturalek, halaber, beste hiru ardatz nagusi babesten ditu: prestakuntza, kudeaketako tresna praktikoak eskaintzeko eta hausnarketarako guneak sortzeko; bitartekaritza, espezializatutako talde baten bidez, eta NBEk 2030 Agendan finkatutako helburu jasangarrien ekarpena bistaratzea.

 

Eskerrik asko gogobetetze-inkesta labur honetan parte hartuz hobetzen laguntzeagatik.

 

esp
espPrograma
Taller “Rodando un corto como Alice Guy | «Film labur bat Alice Guy bezala filmatzen» tailerra Taller “Rodando un corto como Alice Guy | «Film labur bat Alice Guy bezala filmatzen» tailerra
 
esp esp esp
 

Participantes: IES NAVARRO VILLOSLADA.

 

El objeto del taller es vivir la experiencia de las pioneras del cine, haciendo un cortometraje en torno a Alice Guy, muy visual, con valores del género y la temática del cine dentro del cine.

Con JULIO MAZARICO.

----------------------------------------------

 

Zinemako emakume aitzindarien esperientzia bizitzea da lantegiaren helburua. Horretarako, parte-hartzaileek Alice Guyren inguruko film laburra egingo dute, lan oso bisuala, genero-balioak izango dituena eta zinema zinemaren barruan gaiari helduko diona.

JULIO MAZARICOren eskutik.

sp
Taller “Grabando con otra mirada” |«Beste begirada batez grabatzen» tailerra Taller “Grabando con otra mirada” |«Beste begirada batez grabatzen» tailerra
 
esp esp esp
 

Participantes: Asociación Cultural de Biurrun "Soterraña"

 

Taller que acerca la tecnología del siglo XXI al arte de contar historias de principios del XX, de la mano de Alice Guy.

Con Marisa Serrano. Confundadora de la compañía Ditirambo Teatro y profesora invitada en la Escuela Navarra de Teatro, desde 2003 imparte talleres en Navarra y el resto del Estado. Desde 2016 forma parte del equipo de “Crecer con Arte: las Artes Escénicas en la inclusión social”.

----------------------------------

XXI. mendeko teknologia XX. mendearen hasierako istorio-kontaketaren artera hurbiltzeko lantegia, Alice Guy gidaritzat hartuta.

Marisa Serranoren eskutik. Ditirambo Teatro konpainiaren sortzaileetako bat da eta Nafarroako Antzerki Eskolako irakasle gonbidatua. 2003tik lantegiak eskaintzen ditu Nafarroan eta Estatuko beste hainbat lekutan. 2016tik «Crecer con Arte: las Artes Escénicas en la inclusión social» lantaldeko kidea da.

sp
Taller “Trucajes cinematográficos: de Alice Guy a Georges Méliès | «Zinema-trukajea: Alice Guyrengandik Georges Mélièsengana» tailerra Taller “Trucajes cinematográficos: de Alice Guy a Georges Méliès | «Zinema-trukajea: Alice Guyrengandik Georges Mélièsengana» tailerra
 
esp esp esp
 

Participantes: Asociaciones Cultural “SOTERRAÑA” (Biurrun) y SAN JUAN XAR (Donibane).

 

Los asistentes conocerán los principales avances técnicos de la historia del cine, destacando las aportaciones de Alice Guy, y crearán y protagonizarán un cortometraje con trucajes de cine que se proyectará al final del taller.

Con José María Jiménez de MICE (Muestra de Cine Educativo de Madrid), festival con finalidad educativa que promociona la alfabetización audiovisual, dirigido especialmente a los niños, niñas, jóvenes, y sus familias y docentes

----------------------------------

Parte-hartzaileek zinemaren historiako aurrerapen tekniko nagusiak ezagutuko dituzte, bereziki Alice Guyren ekarpenak, eta zinema-trukajeak erabiliko dituen film labur bateko protagonista izango dira. Lantegia bukatzean erakutsiko dute filma.

MICE (Muestra de Cine Educativo de Madrid) jaialdiko ordezkari José María Jiménezen eskutik. Hezkuntza-helburuak dituen MICE jaialdiak ikus-entzunezko alfabetatzea sustatzen du, eta batez ere haur, gazte, familia eta irakasleei zuzenduta dago.

sp
Taller “Conversaciones con Alice Guy” | «Elkarrizketak Alice Guyrekin» Taller “Conversaciones con Alice Guy” | «Elkarrizketak Alice Guyrekin»
 
esp esp esp
 

Participantes SEI PAMPLONA (Servicio Socioeducativo Intercultural)

 

Las películas mudas de Alice Guy servirán de inspiración en un taller de pintura diferente, en que los participantes darán forma y color a sus obras a partir de fotogramas de los filmes. 

Con María Bueno.  Licenciada en Bellas Artes y formada en el Atelier Jean-Luc Leduc y la Escuela Superior de Bellas Artes de Toulouse, viene mostrando su trabajo (dibujos, pinturas, grabados y esculturas) desde 2005, en espacios como la Fundación Picasso malagueña, la Galería Rafael Pérez Hernando, que la representa; La Vidriera de Camargo y Olvera (Sevilla), el festival SWAB barcelonés o ARCO.

---------------------------

Alice Guyren film laburrak inspirazio-iturri izango dira pintura-lantegi berezian; izan ere, filmetako fotogramak abiapuntutzat hartuta sortuko dituzte margolanak parte-hartzaileek.

María Buenoren eskutik. Arte Ederretan lizentziaduna da, eta Jean-Luc Leduc atelierrean eta Tolosako Arte Ederretako Goi Eskolan trebatu da. 2005ean hasi zen bere lanak (marrazkiak, margolanak, grabatuak eta eskulturak) erakusten, besteak beste, Malagako Picasso Fundazioan, ordezkari duen Rafael Pérez Hernando galerian, Camargoko La Vidriera kultur gunean, Sevillako Espacio Olvera galerian, Bartzelonako SWAB jaialdian eta ARCO azokan.

sp
INAUGURACIÓN | INAUGURAZIOA INAUGURACIÓN | INAUGURAZIOA
 
esp esp esp
 

ENTRADA GRATUITA (Recoger en taquilla)

HORARIO: 20:00H.

 

Presentación de la exposición y proyección de cortometrajes de cineastas pioneras del Women Film Pioneers Project (Universidad de Columbia).

Invitado: Pedro Toro, comisario de “HIJAS DE ALICE GUY”.

---------------------------

Erakusketaren aurkezpena eta Columbiako Unibertsitatearen Women Film Pioneers Project proiektuan bildutako emakume zinemagile aitzindarien film laburren erakustaldia.

Gonbidatua: Pedro Toro, «HIJAS DE ALICE GUY» erakusketaren komisarioa.

sp
Zinemarako nire lehen hurbilpena, Alice Guyren eskutik Zinemarako nire lehen hurbilpena, Alice Guyren eskutik
 
esp esp esp
 

Parteartzaileak AMAIUR IKASTOLA eta IS Iturrama

Imanol Rayo. Andoaingo Zinema Eskolan zinema-zuzendaritzan graduatu zen, eta Urnietan gidoigintza ikasketak egin zituen Michel Gaztambiderekin. ‘Bi anai’  bere lehen fimak Zinemira saria jaso zuen Donostiako Zinemaldian 2011n eta ‘Hil kanpaiak’ bere bigarren luzemetraiak ‘New directors’ sailean leihatu zen 2020an Donostiako Zinemaldian bertan.

sp
DOCUMENTAL “LA PIONERA”  | «LA PIONERA» DOKUMENTALA DOCUMENTAL “LA PIONERA” | «LA PIONERA» DOKUMENTALA
 
esp esp esp

Pamela B. Green,  2018, 102’, VOSE

 

ENTRADA GRATUITA

(Recoger en taquilla)

HORARIO: 20:00H.

 

¿Por qué nadie ha oído hablar de Alice Guy-Blaché? La historia jamás contada sobre la primera mujer cineasta, pionera en trasladar la ficción al cine. Un homenaje estrenado en la sección Cannes Classics que cuenta con los testimonios de algunas de las cineastas más reconocidas de la actualidad, como Patty Jenkins (“Wonder Woman”) o Ava DuVernay (“Selma”) así como de grandes directores como Martin Scorsese.

Invitada: Begoña Del Teso. Periodista, crítica de cine y redactora del Diario Vasco. Ha trabajado en euskera y castellano en diversos medios de comunicación: como corresponsal de Berria en Cannes y Berlín o como crítica y comentarista de cine en Euskadi Irratia. Colabora también con el Festival de Cine y Derechos Humanos de San Sebastián y con la Semana del Cine Fantástico y de Terror de la misma ciudad.

--------------------------

Zergatik da ezezaguna Alice Guy-Blaché? Inoiz kontatu ez den lehenengo emakume zinemagilearen historia. Aitzindari izan zen fikzioa zinemara eramaten. Cannes Classics sailean estreinatutako omenaldi honek gaur egungo zinemagile ospetsuenetako batzuen testigantzak biltzen ditu, hala nola Patty Jenkins-ena («Wonder Woman») eta Ava DuVernay-rena («Selma»), eta baita zenbait zuzendari handiren iritziak ere, Martin Scorseserena, esaterako.

Gonbidatuak: Begoña Del Teso.

sp
13 CORTOMETRAJES DE ALICE GUY BLACHÉ | ALICE GUY BLACHÉREN FILM LABURRAK 13 CORTOMETRAJES DE ALICE GUY BLACHÉ | ALICE GUY BLACHÉREN FILM LABURRAK
 
esp esp esp
 

ENTRADA GRATUITA

(Recoger en taquilla)

HORARIO: 20:00H.

 

Chez le magnétiseur (Comedia, fantástico, 1898, 1 min.)

Chirurgie fin de siècle (Comedia, 1900, 2 min.)

Avenue de l’Opéra (Documental humorístico, 1900, 1 min.)

Chapellerie et charcuterie mécaniques (Comedia, 1900, 1 min.)

Chez le photographe (Comedia, 1900, 1 min.)

Questions indiscrètes (Musical, 1905, 2 min.)

Madame a des envies (Comedia, 1906, 4 min.)

Les résultats du féminisme (Documental, 1906, 7 min.)

Le lit à roulette (Comedia, 1907, 4 min.)

La course à la saucisse (Comedia, 1907, 4 min.)

Alice Guy tourne une phonoscène… (Documental, 1905, 2 min.)

Sur la barricade (Drama, 1907, 4 min.)

Le billet de banque (Comedia, 1907, 11 min.)

Invitada: Alejandra Val Cubero. Profesora en la Universidad Carlos III de Madrid y especialista en cines periféricos (África e India) y género, hasta 2019 enseñó e investigó cine en el College of Communication and Media Studies (Zayed University, Dubai). Ha realizado estancias predoctorales en Harvard University y Jawaharlal Nehru University y trabajó como periodista en el Instituto de la Mujer en Madrid.  Ha publicado varios libros sobre género y cine, como es el caso de La vida de Alice Guy (2016).

-------------------------------------

Chez le magnétiseur (Komedia, fantastikoa, 1898, 1 min.)

Chirurgie fin de siècle (Komedia, 1900, 2 min.)

Avenue de l’Opéra (Umorezko dokumentala, 1900, 1 min.)

Chapellerie et charcuterie mécaniques (Komedia, 1900, 1 min.)

Chez le photographe (Komedia, 1900, 1 min.)

Questions indiscrètes (Musikala, 1905, 2 min.)

Madame a des envies (Komedia, 1906, 4 min.)

Les résultats du féminisme (Dokumentala, 1906, 7 min.)

Le lit à roulette (Komedia, 1907, 4 min.)

La course à la saucisse (Komedia, 1907, 4 min.)

Alice Guy tourne une phonoscène… (Dokumentala, 1905, 2 min.)

Sur la barricade (Drama, 1907, 4 min.)

Le billet de banque (Komedia, 1907, 11 min.)

Gonbidatua: Alejandra Val Cubero. Madrilgo Carlos III.a Unibertsitateko irakaslea eta zinema periferikoetan (Afrikakoan eta Indiakoan) eta generoan aditua. 2019ra arte zinema-irakasle eta -ikertzailea izan da College of Communication and Media Studies erakundean (Zayed University, Dubai). Doktorego-aurreko egonaldiak egin ditu Harvard eta Jawaharlal Nehru unibertsitateetan eta kazetari-lanak Madrilgo Emakumearen Institutuan.  Generoa eta zinemari buruzko zenbait liburu eman ditu argitara, horien artean La vida de Alice Guy (2016).

sp
Sesión “Alice Guy con Alejandra Val Cubero” | «Alice Guy Alejandra Val Cuberorekin» Sesión “Alice Guy con Alejandra Val Cubero” | «Alice Guy Alejandra Val Cuberorekin»
 
esp esp esp
 

ENTRADA GRATUITA

(Recoger en taquilla)

HORARIO: 20:00H.

 

Participantes: Alumnado IES Navarro Villoslada y Teresianas.

Proyección de una selección de cortometrajes de Alice Guy, con presentación y coloquio posterior de mano de la investigadora Alejandra Val Cubero.

Con Alejandra Val Cubero.

-------------------------------

Alice Guyren film labur batzuk eskainiko dira. Alejandra Val Cubero ikertzaileak egingo du aurkezpena eta emanaldiaren ondoren solasaldia izango da.

Alejandra Val Cuberoren eskutik.

sp
CLAUSURA | ITXIERA CLAUSURA | ITXIERA
 
esp esp esp
 

ENTRADA GRATUITA

(Recoger en taquilla)

HORARIO: 20:00H.

 

Proyección de cortometrajes realizados en el taller impartido por Julio Mazarico, así como las obras pictóricas realizadas en el taller de María Bueno.

Invitado: JULIO MAZARICO. Productor, guionista y director de cine. Presidente del Cineclub Muskaria. Socio fundador de Escorzo Films SL. Gestor  del Festival Opera Prima de Tudela y de la Muestra de Cine Español de Tudela.

-----------------------------

Julio Mazaricoren lantegian egindako film laburren proiekzioa eta María Buenoren lantegian egindako margolanen erakusketa.

Gonbidatua: JULIO MAZARICO. Zinema-ekoizle, -gidoigile eta -zuzendaria. Muskaria zineklubeko lehendakaria. Escorzo Films SLren bazkide sortzailea. Tuterako Opera Prima jaialdiko eta Muestra de Cine Español ekitaldiko kudeatzailea.

sp
esp
El uso de esta página web implica la aceptación de los terminos de uso y la política de privacidad del sitio web
© GOLEM 2003 - 2022